+34 943 604 749info@hotelarbe.com

Zerbitzuak

Geotermia

100m ko sakontasuna duten zuloen bidez lurraren berotasuna eramaten dugu eraikuntza sarera, udan klimatizatzeko eta neguan beroa emateko. Honetaz aparte euri ura erabiltzen dugu gure belardiak eta baratza ureztatzeko.

Bilera gela

Enpresatako bilerak zein beste batzuk gauzatzeko aukera ematen dugu.

Igerilekua

Udako denboraldian bainu freskagarriez gozatzeko aukera. Uretan zaudelarik igerilekuko urak Kantauri itsasoarekin fusionatzen eta bertan itsasoratzen direla dirudi.

Masajea eta sauna

Bakarka edo bikoteka erlaxazioaren sakontasunera abiatzeko bidaia. Ordubeteko masajearen ondoren sauna eta etzaulki termikoetan etzateak lasaitasunaren puntu goreneraino eramango zaitu.

Gure dendatxoa

Gure inguruan ekoitzitako produktu desberdinak saltzen ditugu bertan

Gosariak

Egunero ateratzen ditugu geure labearen berotasunetik produktu ekologikoez egindako pasteltxo eta gozokiak, zuku naturala, jogurtak. Gosari eder bat bezalakorik ez dago eguna ondo hasteko.

Catering

Divinuscatering-arekin harreman estua dugu eta hauen bidez bazkariak lunchak eta beste zenbait gastronomia ekimen antolatzeko aukera eskaintzen dugu.

Hatz-marka digitala

Hatz-marka digitalaren bidez irekitzen dira logeletako ateak, horrela, nahi duzunean itzul zaitezke gure hotelera eta ez duzu giltza galtzeko beldurrik izango.

Natura errespetatuz

Garbiketarako produktuak aukeratzerako orduan kontuan dugu beti naturarekiko errespetua.