+34 943 604 749info@hotelarbe.com

Ingurunea

Natura

  • Begi bistan Zumaia-Deba-Mutriku: Euskal Kostaldeko Geoparkea bustitzen duen uren artean nabigatzeko aukera aparta. Bisita gidatua izango da bertan Flysch beltza, grisa eta gorriaren nondik norakoak azalduz.
  • Olatz Karst bisita: Kareharriz osaturiko paisaia honetako hainbat eremu bisitatu ditzazkezu.
  • Debako marismak ikusi eta bertako biosferaren berri eduki dezakezu.

Kirola

  • Surf/ piragua Deban: materiala aloka dezakezu eta Debako olatuen artean eguna pasa.
  • BTT: bizikletan mendiko martxak egiteko ibilaldiak prest dauzkazu.
  • Zalditegia: terapia moduan ere ezaguna izan da azkenaldian gaixotasun mentalak dituzten umeen lasaitasuna bilatzeko. Bestela ere entretenimendu moduan ikaragarria da animaliak nola zaindu ikasi eta beraiekin ondo pasatzeko.
  • Buceoeuskadi: Goiz edo arratsalde pasa ur azpian. Buzeatzen ikasi eta animalia desberdinak ikusiko dituzue.

Gastronomia

  • Goienetxe gaztandegia: Goienetxe baserriko artzaiarekin gazta nola egiten det ikasi eta artzai txakurraren domeinua ere erakusten digu.
  • Sagarmina txakolindegia: txakolinaren ekoizpeneko prozesua ikusi eta dastatzeko aukera paregabea.
  • Jatetxeak: Urgain, Calbeton, Arzak, Argiñano, …

Museoak

  • Nautilus itsas museoa: hemen inguruan eurkitutako fosilak( amoniteak).. eta gure herriek itsasoarekin izan duten eta duten lotura estua ikusten dugu bertan.
  • Guggenheim Bilbo.
  • Euskal Museoa Bilbo.
  • San Telmo museoa Donostia.
  • Algorri museoa Zumaia.