+34 943 604 749info@hotelarbe.com

Hotela

Hotel familiarra

Gertuko tratua eskaintzen dugu gurean. Natura maitatu eta errespetatzen duen familia gara, eta horrela zaintzen ahalegintzen gara gure lagun eta bezeroak.

Diseinu abangoardista

Diseinu abangoardistako hotela dugu, modernoa eta oso zaindua eta urteen poderioz hemendik pasatako guztien aztarnaz ondua.

Geoparkean gaude

Euskal kostaldeko Geoparkean gaude, Mutriku eta Deba artean dagoen Arbe badian. Kantauri itsasook urek inguratzen eta laztantzen gaituzte, txoko txikienean ere kresalaren usain gazi gozoa nabarmentzen delarik

Arbe hotela ametsak egi bihurtzen direnaren islada da.
Duela urte batzuk ekin genion amesteari eta oraindik ere bere horretan jarraitzen dugu estantzia hau zuentzat ahalik eta aberasgarrien bihurtzeko.
Gure hotela hobeto ezagutzea nahi baduzu ikusi argazki galeria edota drone bidez grabatutako bideo eder hau.
Gure bezeroen iritzia da gure lanaren saltzaile onena. Ikusi zer dioten gure bezeroek Tipadvisor edota Booking-en.

 

 

2015_10_20_lhk_premios_turimo_115

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntzari Bultzada Turismo Saria 2015ean

Gure hotelaren zenbait ezaugarri

Geotermia

100 metroko sakontasuna duten zuloen bidez lurraren berotasuna eramaten diogu eraikinari. Udan freskotasuna eta neguan beroa emateko.
Honetaz aparte euri ura erabiltzen dugu gure belardiak eta baratza ureztatzeko.

Gosariak

Produktu ekologikoez egindako pasteltxo eta gozokiak, zuku naturala, jogurtak. Gosari eder bat bezalakorik ez dago eguna ondo hasteko.

Hatz-marka digitala

Logelaren atea hatz-marka digital bidez irekitzen da, nahi duzun orduan itzul zaitezen gure hotelera

Igerilekua

Udako denboraldian bainu freskagarriez gozatzeko aukera. Uretan zaudelarik igerilekuko urak Kantauri itsasoarekin fusionatzen eta bertan itsasoratzen direla dirudi.